Politika -
'Miñano' auzia
Filtrazioen bidez epaiketa paralekoak egitea salatu du Azkaratek
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohiak egotzitako irregulartasunak ukatu ditu Eusko Legebiltzarrean.
Erredakzioa
Miñano auziko Eusko Jaurlaritzako ikerketa batzordean Miren Azkarate Kultura sailburu ohia izan da gaur.
Azkaratek azalpenak eman ditu areto barruan eta kanpoan.
Filtrazioen bidez “epaiketa paraleloak” egiten ari direla salatu du eta egotzitako irregulartasunak ukatu ditu.
Ordu eta erdi egon da sailburu ohiak batzordearen aurrean. Kultura Sailak bere ardurapean zegoenean zenbait enpresari zuzenean eman omen zizkion ustezko kontratu irregularren gainean erantzun du.
Ikerketapean dauden kontratuak kontratu txikiak direla esan du Azkaratek, 12.000 eurotik beherakoak eta besteak bezala legez arautuak daudela esan du. Azalpenez gain, Azkaratek salaketa bat ere egin du, filtrazioak direla eta.
Azkaratek itxi behar zituen ikerketaren lehen ildoaren agerraldiak, baina oraindik etorri ez zirenenak falta dira, datorren astean egongo dira eta aldi berean batzordeak kasu honen bigarren adarrari helduko dio, ustezko espioitzari, hain zuzen.