Politika -

Euroaginduak

Ekineko eta Segiko bi ustezko kide atxilotu dituzte Baionan

Igor Uriarte eta Aiala Zaldivar dira atxilotuak eta iazko urrian eta irailean ihes egin zuten, hurrenez hurren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak, Guardia Zibilarekin elkarlanean, ihes eginda zeuden Ekineko eta Segiko bi ustezko kide atxilotu ditu gaur goizean Baionan, iturri polizialek jakinarazi dutenez.

Igor Uriarte gasteiztarra eta Alaia Zaldivar dira atxilotuak;&' || 'nbsp;Espainiako Justiziak haien aurkako euroaginduak eman zituen Ekin eta Segi taldeen aurkako iazko polizia operazioen ostean.

Guardia Zibilak bederatzi pertsona atxilotu zituen urrian egindako Ekinen aurkako operazioan, eta urrian, Espainiako Poliziak hamalau lagun atxilotu zituen Segiren aurkako sarekada batean. Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epaileak hamalau lagun horietako hamahiru kartzelara bidali zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea