Politika -

Autogobernua

Erkoreka: 'Autogobernuaren eztabaidak ez du Jaurlaritzaren egonkortasunean eragiten'

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak lehendakariak egindako adierazpenekin bat egin du. Azken horrek, EAJren militante bezala, gai honetan itundutakoarekin pozik zegoela esan zuen.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. EFE
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. EFE
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak astearte honetan azaldu duenez, Euskadin autogobernuaren etorkizunari buruzko eztabaida politikoak ez du eraginik EAJ-PSE koalizioak osatutako gobernuan.

Erkorekak nabarmendu du koalizio-gobernu hori sortu zuen akordioa bereizi egiten dela alderdi bakoitzak autogobernuaren gaian duen gobernu-kudeaketatik, eta hori Jaurlaritzak "onartuta" duela, eta ez duela "inolaz ere egonkortasunean eragiten".

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Iñigo Urkullu lehendakariak egindako adierazpenekin bat egin du. Azken horrek, EAJren militante bezala, gai honetan EH Bildurekin itundutakoarekin pozik zegoela esan zuen, baina ordezkari instituzional bezala, akordioa zabaltzearen alde zegoela.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak EAJk eta EH Bilduk adostutako oinarri politikoak utziezinak direla azaldu du, eta adierazpen horiengatik galdeginda, Erkorekak haien literaltasuna ezagutzen ez duela aitortu du.

"Autogobernuari buruzko eztabaida politikoak orain arte, eta, nik uste, legealditik geratzen den guztian ere, ez du gobernuaren egonkortasunean eragingo", azpimarratu du Erkorekak.

Katalunian autogobernuari buruzko erreferenduma egitearen alde agertu da Sanchezen Gobernua, eta horri buruz ere galdetu diote; Kataluniako erakundeei eta alderdiei dagokiela horri erantzutea erantzun du, eta Eusko Jaurlaritzak aintzat hartzen duela “formula berri bat bilatzeko” saiakera, bi aldeen artean elkarrizketa emankorragoa lortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Markel Olano Eguneko albisteak Albisteak