Politika -
Maiatzeko hauteskundeak
Ezker abertzalea 'baikor' agertu da hauteskundeei begira
Parte hartu ahal izango duela uste du, Alderdien Legearen "baldintzak" beteko dituelako. "Datozen asteetako batean" alderdi berria aurkeztuko duela berretsi du.
Erredakzioa
Ezker abertzalea "baikor" eta "ilusioarekin" agertu da maiatzeko udal eta foru hauteskundeei begira, parte hartuko duela uste duelako eta "anbizio" handiz ekingo dielako.
Aitor Bezares eta Agurne Barruso ezker abertzalearen ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur Donostian ''Herri programa 2011'' aurkezteko. Horren bitartez, herritarren parte hartzea lortu nahi dute datozen hauteskundeetako hauteskunde-programak osatzerakoan.
Egungo egoera "larria2 dela salatu dute: "Kaleratzeak, pentsioen murrizketak, erretiro adina atzeratzeak, ustelkeria", etab.
Horren aurrean, PPk, PSEk, EAJk eta UPNk sortu duten "neoliberalismoari" aurre egin behar zaiola iritzi dio ezker abertzaleak.
Helburu horrekin, "datozen asteetako batean" ezker abertzaleak alderdi berri bat erregistratuko duela hitz eman du.
Horren harira, Bezaresek esan du nahiz eta ez duten gogoko Alderdien Legea, "bete" egingo dituztela "baldintzak" eta hauteskundeetan egongo direla.