Politika -

Polizia operazioa

Gernikako sinatzaileek martxa bat deitu dute atxiloketen aurka

Manifestazioa larunbatean izango da, Iruñean. Gainera, gutunak igorriko dituzte Espainiako Gobernuaren ordezkaritzetara, atxilotuak askatzea exijitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Akordioaren sinatzaileek manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean, Askatasunaren eta Ekinen aurkako operazioetan atzo egindako 10 atxiloketak salatzeko.

Manifestazioa 17:30ean abiatuko da, eta "Bake bidea, aterabide demokratikoak orain, atxiloketa gehiagorik ez" izango du leloa.Protesta honekin, sinatzaileek salatu nahi dute polizia operazioek aro politiko berria "porrotera eramatea" dutela helburu.

Gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan Gernikako Adierazpenaren buru nagusiak agertu dira, hala nola Perio Urizar (EA), Txelui Moreno (Batasuna), Oskar Matute (Alternatiba), Txentxo Jimenez (Aralar) eta Ainhoa Etxaide (LAB).

Sinatzaileek gutunak igorriko dituzte bihar Espainiako Gobernuak Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon dituen egoitzetara, atxilotuak askatzea exijitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea