Politika -

ALDERDI POPULARRA

Soraya Saenz de Santamariak politika utziko du

Ohar bidez, buruzagi popularrak esan du 'beste aro bati ekin' nahi diola. Azken 18 urteotan Alderdi Popularrak eman dion 'esperientzia ordainezina' eskertu du.

Soraya Saenz de Santamaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Soraya Saenz de Santamaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Soraya Saenz de Santamaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiak eta PPko Presidentzarako hautagai izandakoak politika utziko duela iragarri du gaur. Goizean jakinarazi dio erabakia Pablo Casado PPko buruari.

"Gogoeta sakon baten ondoren" hartu duela politika uzteko erabakia esan dio Saenz de Santamariak Casadori, "PPren zuzendaritza berriarentzat" eta "berarentzat zein bere familiarentzat egokiena" dela iritzita.

Ohar bidez, buruzagi popularrak esan du "beste aro bati ekin" nahi diola. Azken 18 urteotan Alderdi Popularrak eman dion "esperientzia ordainezina" eskertu du.

"Alderdiaren eta espainiarren zerbitzura" ahal duen guztia egin duela ziurtatu du, eta herritarrengandik jasotako "konfiantzari" erantzuten saiatu dela esan du.

Mariano Rajoy Espainiako presidente ohiaren alboan lan egin izana "ohorea" izan dela azpimarratu du Saenz de Santamariak bere agurrean, eta hark politikan egindako lana goratu du, "Espainiako batasunaren aldeko erabaki irmoak" hartzen jakin zuelako.

Azkenik, Casadori PPren aro berri honetan arrakasta izatea opa dio, horretarako "Espainiako alderdi politiko onena eta militante leialenak" dituela esanaz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Espainia Eguneko albisteak Albisteak