Politika -
Ikerketa
Miñao auziaren ikerketari zilegitasuna kentzea leporatu dio PSEk EAJri
Horrez gain, "EAJrengandik oso urrun ez dagoen web orri batek" PPko eta PSEko zenbait kideren datu pertsonalak argitaratu izana kritikatu du Pastorrek. "Tea Partyren antza jokatu dute", gaineratu du.
Erredakzioa
Miñao Auziaren inguruko ikerketari "zilegitasuna kentzearen erantzule nagusia" Iñigo Urkullu EAJko presidentea dela uste du Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak.
Horrez gain, "EAJrengandik oso urrun ez dagoen web orri batek" PPko eta PSEko zenbait kideren datu pertsonalak argitaratu izana kritikatu du Pastorrek. "Tea Partyren antza jokatu dute", gaineratu du.
Urkulluk EAJrekin erlazionatuta dauden auzipetuen aurka neurririk hartu ez duela gogoratu du Pastorrek. Bere hitzetan, jeltzaleen presidentea "beldur da", auzipetuek "esan dezaketenagatik".