Politika -

Dimisioa

Sanchez, Montonen dimisioaz: 'Espainiako Gobernuak eredugarritasuna aukeratu zuen'

"102 egun daramatzat presidente karguan, eta atzokoa egun zaila izan zen arlo pertsonalean, lan bikaina egiten ari zen eta lagun nuen ministro bat galdu nuelako", azpimarratu du Sanchezek.

Pedro Sánchez. Argazkia: EFE
Pedro Sánchez. Argazkia: EFE
Pedro Sánchez. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak esan du "lagun" bat galdu duela, Carmen Monton Osasun ministroaren dimisioarekin, eta nabarmendu du Espainiako Gobernuak "eredugarritasunaren bidea" aukeratu zuela, baina beste batzuei "kostatu egiten zaiela", PP zeharka aipatuz.

"102 egun daramatzat presidente karguan, eta atzokoa egun zaila izan zen arlo pertsonalean, lan bikaina egiten ari zen eta lagun nuen ministro bat galdu nuelako", azpimarratu du Sanchezek, Albert Rivera Ciudadanoseko buruak Gobernuaren kontrolerako saioan egindako galderaren harira.

Sozialistek ardura politikoak onartzen dituztela eta atzo Montonek ere halaxe egin zuela gaineratu du. Hain zuzen, erantzukizun hori bere gain hartzea, zentsura mozioan aldaketa politikoaren alde bozkatzea ere bada, horren hitzetan.

"Ciudadanosen esku balego, Mariano Rajoy Moncloan egongo litzateke oraindik ere", adierazi du Riverari.

Riverak, bere aldetik, Ciudadanosek gardentasun unibertsalari buruz egindako legez besteko proposamena atzera botatzeagatik kritikatu du Espainiako Gobernua, "oraingoz Sanchezek errefusatu duen bakarra delako".

Hain justu, Riveraren iritzian, Montonen afera eta antzekoak saihesteko proposamena zen aipatutakoa, "kopiatzeagatik eta tranpak egiteagatik" dimititu zuela argudiatuta, "Cristina Cifuentes Madrilgo presidente ohiarekin gertatu zen bezala". Halaber, Pablo Casadori buruzko ikerketa bat ere abian dela azaldu du.

Bukatzeko, "zalantzak argitze aldera", Camilo Jose Cela Unibertsitatean egindako tesia erakusteko eskatu dio Pedro Sanchezi.

Bere doktore-tesia erakusteko eskatu dio Riverak Sanchezi
Bere doktore-tesia erakusteko eskatu dio Riverak Sanchezi
Bere doktore-tesia erakusteko eskatu dio Riverak Sanchezi

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak