Politika -

EAEko AURREKONTUAK

Podemosek ez ditu EAEko aurrekontuak babestuko, "180ºko aldaketa eman ezean"

Lander Martinezek Urkulluren Gobernuak jardun sozial eta ekonomikoa aldatzea nahi du. Bestalde, EH Bildu eta PSE "lehentasun krisian" daudela esan du.

Podemosek Hiritar Kontseilua bildu du gaur Donostian. Argazkia: @PodemosEuskadi
Podemosek Hiritar Kontseilua bildu du gaur Donostian. Argazkia: @PodemosEuskadi
Podemosek Hiritar Kontseilua bildu du gaur Donostian. Argazkia: @PodemosEuskadi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lander Martinez Euskadiko Podemoseko idazkari nagusiak garbi du ez dituztela 2019ko EAEko aurrekontuak babestuko Iñigo Urkulluren Gobernuak "bere politika soziala eta ekonomikoa 180º aldatzen ez badu". "Lan politikaz, hezkuntzaz, osasunaz, gaztediaz eta etxebizitzaz hitz egin beharra dago akordioetara iristeko" azaldu du.

Donostian, Hiritar Kontseilu Autonomikoa bildu du Podemosek eta ondoren komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Martinezek zalantzan jarri du "ezkerrekoak diren alderdiek Euskadin aldaketa politikoa egiteko izango duten gaitasuna".

Martinezen iritziz, EAJ "ahul" dago orain, "ez du babes nahikorik Legebiltzarrean" eta "ustelkeria eta klientelismo kasuak areagotzen ari zaizkio, Osakidetzakoa, esate baterako".

Baina EH Bildu eta PSE "eurena ere behar lukeen lan progresistari dagokionean lehentasun krisian" ikusten ditu. Abertzaleek "zentzurik gabeko arazo batean sartu nahi gaituzte" esan du, estatutu berriari erreferentzia eginez; eta sozialistak, berriz, "eroso" ikusten ditu "EAJren Gobenuaren itzalean" .

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Aurrekontuen azken ordukoa