Politika -

Manifestazioa Iruñan

Milaka pertsona, bide politikoen alde eta atxiloketen kontra

Manifestazioaren amaieran, Gernikako Akordioko kideek azken atxilotuen askapena eskatu eta indarkeria alde batera utzi eta bide politikoen alde egindako apostua berretsi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona bildu dira arratsaldean Iruñan Gernikako Akordioko sinatzaileek deitutako manifestazioan. Bertan Ekin eta Askatasunaren aurka egindako azken operazio poliziala gaitzestu eta prozesu demokratikoaren alde egfin dute.

"Bakearen bidean konponbide demokratikoak orain. Atxiloketa gehiagorik ez" lelopean, akordioaren sinatzaile guztiak izan dira: ezker abertzalea, Aralar, EA eta Alternatiba.

Besteak beste, han izan dira ezker abertzaleko Rufi Etxeberria eta Tasio Erkizia, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia, Peio Urizar Eako idazkaru nagusia eta Oskar Matute Alternatibako bozeramailea.

Manifestariek bi kilometro inguru egin dituzte Irñeako kaleetan zehar independentziaren eta presoen askapenaren aldeko eta torturaren kontrako ohiak botaz. Protesta amaitzean, komunikatu bat irakurri dute.

Idatzi horretan, atxilotuak kartzelatik irtetea eskatu eta hasitako prozesuarekin duten konpromisoa berretsi dute. Konpromiso horrekin indarkeria alde batera utzi eta bide politikoen aldeko apostua islatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea