Politika -

Ustezko espioitza kasua

EAJk CNIren zuzendariaren agerraldia eskatu du Kongresuan

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko kargudun ohi batek "Juan Jose Ibarretxe lehendakaria espiatu eta informazioa CNIri helarazi ote zion argitzea" nahi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka EAJren Kongresuko bozeramaileak CNIren zuzendari nagusiaren agerraldia eskatu du Kongresuan Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko kargudun ohi batek "Juan Jose Ibarretxe lehendakaria espiatu eta informazioa CNIri helarazi ote zion argitzeko".

Erkorekak Sekretu Ofizialen Batzorderako eskatu du agerraldia 'El Tarta' ezizenez ezaguna den lekukoak Gasteizko auzitegi batean esandakoa egia den ala ez esan dezan.

Diputatu jeltzalearentzat "oso kezkagarria" izango litzateke Estatuko informazio zerbitzuek "euskal ordezkari nagusia espiatu izana", beraz, informazioa argitzea nahi du "ardurak zehaztu" ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Juan Jose Ibarretxe albisteak Espainiako Gobernua bideoak Gaurko titularrak Albisteak Espioitza Politikoa