Politika -

Donostia

Hamar urte bete dira ETAk Ramon Diaz hil zuenetik

Itsas-Armadako Komandantziako sukaldari zenaren senideak eta lagunak bildu dira Loiola auzoan, lapa-bonba batek Diaz hil zuen orduan, kontzentrazioa egiteko.

100

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Diaz ETAk duela hamar urte hil zuen Itsas-Armadako Komandantziako sukaldari zena izan dute gogoan haren senideek eta lagunek atentatua gertatu zen leku eta ordu berean, Donostiako Loiola auzoan. Diazen argazki bat jarri dute lapa-bonba batek hil zuen lekuan.

Omenaldian parte hartu dutenek, Loiolatarra Kirol Elkarteko kideak ziren asko, "Ramon gogoan zaitugu" leloa zeraman pankarta bat zabaldu dute eta loreak eta kandelak jarri dituzte sukaldariaren argazkiaren azpian.

Pilar Gorostegui Diaz zenaren alargunarekin eta seme-alabekin batera izan dira hainbat kargudun publiko eta ordezkari politiko: Maixabel Lasa Terrorismoaren Biktimen Arreta Bulegoko zuzendaria, Miguel Buen Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai sozialista, Aitziber San Roman EAJren Donostiako zinegotzia eta Jaione Arratibel Hamaikabatekoa, besteak beste.

Bertan bildutakoek minutu bateko isilunea egin dute eta gero Loiolatarra Elkarte gastronomikora joan dira, bertako kide baitzen Ramon Diez.

Gaur goizeko kontzentrazioak jarraipena izango du 20:00etan, leku berean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia bideoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Terrorismoaren Biktimak Loiola auzoa Donostia