Politika -

ETA-ren amaiera

ETAren dokumentuak entregatzeko Madrilen egingo duten ekitaldian izango da Urkullu

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Edouard Philippe lehen ministro frantziarrak zuzenduko dute datorren asteleheneko ekitaldia.

Iñigo Urkullu eta Pedro Sanchez, Moncloa Jauregian. Artxiboko argazkia: EFE
Iñigo Urkullu eta Pedro Sanchez, Moncloa Jauregian. Artxiboko argazkia: EFE
Iñigo Urkullu eta Pedro Sanchez, Moncloa Jauregian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasiera batean Lehendakaritzak kontrakoa esan arren, Iñigo Urkullu Madrilen izango da datorren astelehenean, ETAri Frantzian konfiskatutako materiala Espainiaren esku uzteko ekitaldian.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak zuzenduko dute ekitaldia. Azken hamarkadetan Frantzian egindako polizia-operazioetan ETAri konfiskatutako materiala da astelehenean Espainiaren esku utziko dutena.  Dokumentu horiei esker ETAk egindako 300 bat hilketa argitu ahal izango dituztela espero dute.

Lehendakaritzatik goizean esan dute Urkullu ez zela Madrilera joango, gonbidapena gaur jaso dutelako eta ordurako lehendakariak datorren asteleheneko agenda itxita zuelako.

Alabaina, ordu batzuk geroago atzera egin dute. Lehendakaritzatik azaldu dutenez, Espainiako Gobernua Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri da arratsaldean, gonbidapena berandu bidaltzeagatik barkamena eskatuz eta lehendakaria ekitaldi horretan egotearen garrantzia azpimarratuz.

Gauzak horrela, Urkullu Madrilen izango da datorren astelehenean, Espainiako eta Frantziako agintariekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua ETA Pedro Sánchez Albisteak