Politika -

Bilbon

EAJ: 'Batasunak helburuak ditu, martxetan parte hartzetik haratago'

Iñigo Urkulluren ustez, ezker abertzaleak "alderdi politiko berriaren estatutuak aurkeztu" ondoren, ETAren aurkako pausoak emango ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidentearen esanetan, "politikarekiko konpromisoa agertu duen ezker abertzaleak manifestaldietan parte hartzetik haratago, helburu propioak ditu". Ezker abertzalea ez zuen parte hartu Bakearen Aldeko Koordinakundeak atzo Bilbon antolatutako manifestaldian.

Sabino Arana Fundazioaren sari banaketa ekitaldia baino lehen agerraldia egin du Urkulluk. Horren ustez, bakearen aldeko manifestazio batera joatea ez da "erabili" behar ezker abertzaleak indarkeriaren aurka duen jarrera aztertzeko.

Urkulluren iritzian, ezker abertzaleak "alderdi politiko berriaren estatutuak aurkeztu" ondoren, ETAren aurkako pausoak emango ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea