Politika -
AURREKONTUAK
Espainiako Aurrekontuak hurrengo astean aurkeztuko dituela aurreratu du Sanchezek
2019ko aurrekontuen plana Europako Batzordearen aurrean urriaren 15a baino lehen aurkeztuko zuela hitzeman zion Sanchezek Pierre Moscovici EBko Ekonomia komisarioari.
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Pedro Sanchezek datorren astean aurkeztuko ditu 2019ko Espainiako Aurrekontuak. 2019ko aurrekontuen plana Europako Batzordearen aurrean urriaren 15a baino lehen aurkeztuko zuela hitzeman zion Espainiako presidenteak Pierre Moscovici EBko Ekonomia komisarioari.
Bestalde, aurreratu duenez, aitatasun eta amatasun baimenak berdintzearen aldeko apustu "garbia" egingo du, baita 0-3 urteko haurren hezkuntzaren unibertsaltasunaren aldekoa ere.
Halaber, emakumeen higiene pertsonaleko produktuen BEZa % 10etik % 4ra murriztuko dutela aurreratu zuen Maria Jesus Monterok ostegunean Senatuan. Horren arabera, Espainiako Gobernuaren asmoa da Aurrekontuak "sozialagoak, berdintsuagoak eta banagarriagoak" izatea, eta 125.000 euro aurreikusi dira horretarako. Kopuru hori nahikoa izango da, ministroaren hitzetan, "etxe askotara" iritsi ez den ekonomiaren susperraldia garatzeko.