Politika -

Estatuaren biktimak

AUGC elkarteak Poliziaren Biktimen Legearen aurka jarritako helegitea onartu dute

Guardia Zibilaren elkartearen esanetan, legeak aurreikusten duen Balorazio Batzordea "berme juridikorik gabeko tresna" da, eta Estatuaren eta ETAren biktimak maila berean jartzen ditu.

Guardia Zibilak Intxaurrondon egindako ekitaldi bat. Artxiboko argazkia: EFE
Guardia Zibilak Intxaurrondon egindako ekitaldi bat. Artxiboko argazkia: EFE
Guardia Zibilak Intxaurrondon egindako ekitaldi bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak tramitera onartu du Guardia Zibilaren elkarte batek (AUGC) Poliziaren Biktimen Legearen Balorazio Batzordearen aurka jarri zuen helegitea.

EFE berri-agentziak Guardia Zibilaren elkarte horretako iturriak aipatuta zabaldu duenez, administrazioarekin auzietarako epaitegian jarritako helegitea, Poliziaren Biktimen Legearen inpugnazioa eskatzeko lehen urratsa izan da.

Guardia Zibilaren elkartearen arabera, Balorazio Batzordea "berme juridikorik gabeko tresna da, lege baten bidez 'gatazkaren teoria' zabaldu nahi duelako, Estatuaren biktimak eta ETAren biktimak agertoki berean jarrita".

Ildo berean, "terrorismoaren biktimen kontakizuna berridazteko saiakera bat" dagoela salatu dute. Hortaz, udatik, Guardia Zibilaren, Poliziaren eta ETAren biktimek elkarteak lankidetzan ari direla erantsi dute, "kolektibo horren memoria eta duintasuna aldarrikatzeko".

Espainiako Gobernuak Poliziaren Biktimen Legearen kontrako errekurtsoa erretiratu ostean erabaki zuten auzitegira jotzea.

Guardia Zibilaren elkarteak adierazi du "oso kezkatuta" dagoela, "irizpide subjektiboak erabiliko dituen batzorde baten bidez egiaztatu nahi duelako Eusko Jaurlaritzak  giza-eskubideak urratu ziren ala ez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Albisteak Bakea Euskadin Terrorismoaren Biktimak Polizia abusuen kasuak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak