Politika -
Hauteskundeak
NaBaiko zerrendak prestatzen hasiko dira, EA kanpoan utzita
NaBai koalizioko alderdiek EAri adierazi diotenez, etorkizunean koalizioan sartu ahal izateko dokumentua sinatu dezake alderdiak, beti ere "gainerako aldeek onartu dituztenak" onartzen badituzte.
Erredakzioa
Nafarroa Bai koalizioko zerrendak "berehala prestatzen" hasiko dira EAJ, Aralar eta talde independenteak. Horrela jakinarazi diote Eusko Alkartasunari gutun publiko baten bidez, atzo alderdi honetako Batzar Nazionalak hartutako erabakiaren ondoren.
Gauzak horrela, "bihar bertan" hasiko dituzte maiatzeko hauteskundeak prestatzeko lanak. NaBai koalizioko alderdiek EAri adierazi diotenez, etorkizunean koalizioan sartu ahal izateko dokumentua sinatu dezake alderdiak, beti ere "gainerako aldeek onartu dituztenak" onartzen badituzte.
Sinatzaileek nabarmendu dute ez dutela EAk beste indar politiko batzuekin dituen harremanak kaltetu nahi izan.
EAk Batzar Nazionala egin zuen bart NaBairen inguruan erabakiak hartzeko. Koalizioan jarraitzea erabaki zuen, baina aurretik Batasunarekin sinatutako akordio estrategikoak bertan behera utzi gabe.