Politika -
Auzitegi Nazionala
Bilboko martxa deitu zuenak dio ez zutela presoen argazkirik erakutsi
Felix Salvador Placer Ugarte apaizak esan du ez zuela terrorismoa gora zezakeen oihurik edo argazkirik ikusi, nahiz eta AVT eta Dignidad y Justiciak kontrakoa esan.
Erredakzioa
Felix Salvador Placer Ugarte apaizak, iragan urtarrilaren 8an Bilbon euskal presoen aldeko manifestazioa deitu zuenak, esan du ez zuela terrorismoa gora zezakeen oihurik edo argazkirik ikusi, nahiz eta AVT eta Dignidad y Justiciak esan ETAko presoen argazkiak erakutsi zituztela eta haien aldeko oihuak egin zituztela esan.
"Ez nuen egingo (manifestazioa deitu) terrorismoa goratzeko aukerak zeudela jakin izan banu”, azaldu du apaizak Auzitegi Nazionalean. Era berean, erakunde demokratikoak babesten dituela eta indarkeriarik ez duela nahi ziurtatu du, eta argi adierazi du "ETAko presoen eta biktimen eskubideen alde" borrokatzen duela.
Apaizaren deklarazioaz gain, Pedraz epaileak "txosten zehatza" eskatu die Ertzaintzari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari deialdiaren eta ekitaldiaren inguruan. Era berean, izan ziren istiluei, erakutsi zien argazkiei eta oihukatu zituzten leloei buruzko informazioa ere eskatu die.
Gainera, Espainia mailako hedabideei eta ETBri martxaren inguruko irudiak bidaltzeko eskatu die.