Politika -

Unidos Podemosen proposamena

Erregeari egindako irainak despenalizatzeko lehen pausoa eman du Kongresuak

PSOE, ERC, EAJ, PDeCAT, Compromis eta Unidos Podemosek babestu dute ekimena. PP, Ciudadanos, UPN eta Foro Asturiasek, ostera, kontrako botoa eman dute.

Pablo Iglesias eta Alberto Garzon Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Pablo Iglesias eta Alberto Garzon Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Pablo Iglesias eta Alberto Garzon Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zigor Kodea aldatzeko Unidos Podemosen lege-proposamena onartu du gaur Diputatuen Kongresuak. Horrela, Koroari eta sentimendu erlijiosoei egindako irainak edo terrorismoa goratzea bezalako delituak berriz aztertu edo indargabetuko dituzte.

PSOE, ERC, EAJ, PDeCAT, Compromis eta Unidos Podemosek babestu dute ekimena. PP, Ciudadanos, UPN eta Foro Asturiasek, ostera, kontrako botoa eman dute, sozialistek zentsura-mozioa babestu zuten alderdiei ordaindu beharreko beste “bidesari” bat dela uste dutelako.

Alberto Garzon IUko koordinatzaile nagusiak defendatu du proposamena. Garzonen hitzetan, Koroari eta beste erakundeei egindako irainak, Espainiari laidoa, sentimendu erlijiosoei irainak eta terrorismoa goratzearekin lotutako Zigor Kodeko artikuluak “zaharkiturik” daude eta “zalantzagarriak” dira.

Era berean, nazioarteko erakundeek, besteak beste, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak igorritako ebazpenak kontuan hartu behar direla ziurtatu du Garzonek.

“Gure Zigor Kodean 15 urte eman ditu, baina gaur beste auzi ez zeuden. Zergatik da gaur duela 15 urte baino errazagoa epaiketan eta zigorturik amaitzea, baita penalki ere, Jainkoaren irudia kritikatu izanagatik?”, planteatu du Garzonek.

Legea aldatzeko aukera aztertzea defendatu du PSOEk, “gizartean adierazpen askatasunaren mugen inguruko eztabaida zabalik dagoelako”.

Podemosen ahotan, “klima kontserbadorea inboluzio demokratiko oso larria” eragiten ari da, ‘Mozal Legeak’ adierazpen askatasuna urratzen ari delako eta Prozedura Kriminalaren Legeko “artikuluak zaharkitu eta anakronikoak” direlako.

Leopoldo Barreda PPko ordezkariaren esanetan, koalizio morearen proposamena Pablo Iglesiasen “erreferentzia-sorta” bat da PSOEren “zintzurrean”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Juan Carlos I.a Espainiako Felipe VI.a Delituak Espainia Eguneko albisteak Albisteak