Politika -
Koliko nefritikoa izan zuen
Lehendakariak bere eguneroko lanari ekin dio, kolikoaren ondoren
Ostiralean irten zen Patxi Lopez ospitaletik, astearte goizean izan zuen koliko nefritikoagatik Gasteizko Txagorritxu Ospitalean ingresatuta egon ostean.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak bere eguneroko lanari ekin dio berriro, iragan astean izan zuen koliko nefritikoaren ondoren, gaur Lehendakaritzak jakinarazi duenez. "Gutxinaka" normaltasunera itzuliko da lehendakariaren agenda.
Ostiralean irten zen Patxi Lopez ospitaletik, astearte goizean izan zuen koliko nefritikoagatik Gasteizko Txagorritxu Ospitalean ingresatuta egon ostean.
Hala ere, ez du gaixotasuna guztiz gainditu, eta medikuek lehendakariaren eboluzioa jarraituko dute datozen egunetan, kolikoa eragin zuen 8 milimetroko harrixkak barruan jarraitzen baitu.