Politika -
Elkarrizketa ETBn
Pastor: 'Iraganarekin apurtzea garrantzitsua da'
Iruinek eta Etxeberriak ETAren indarkeria errefusatzea ontzat eman du Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiak, baina erakundeari desagertzea eskatu ez izanaren falta igarri du.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiak "garrantzitsutzat" jo du alderdi berriaren aurkezpenean ezker abertzaleak "iraganarekin apurtzea".
Ezker abertzalea fase honetan demokraten lanari esker dagoela nabarmendu du Pastorrek ETBri emandako elkarrizketan. Agertoki politiko berria "demokraziaren garaipena" izan dela azpimarratu du.
Iñigo Iruinek eta Rufi Etxebarriak Euskaldunako ekitaldian ETAren indarkeria errefusatzea ontzat eman du, baina erakundeari desagertzea eskatu ez izanaren falta igarri du.
Pastorren ustez, ETA "politikoki garaitua" dago eta bere desagerpena "denbora kontua" da.