Politika -

Estatuko Aurrekontuak

Ciudadanosek ez du berriro oztopatuko Espainiako Gobernuaren Aurrekontuen tramitazioa

Albert Riveraren taldeak PPrekin osatzen duen blokea hautsi eta Egonkortasun Legearen erreformaren tramitazioa ahalbidetuko du. Erreforma hori ezinbestekoa da Estatuko Aurrekontuak onartzeko.

Albert Rivera Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Albert Rivera Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Rivera: 'Ciudadanosen esku badago, aurrekontu hauek ez dira onartuko'

AGENTZIAK | AURREKONTUAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ciudadanosek ahalbidetu egingo du Egonkortasun Legearen erreformaren tramitazioa Kongresuko Mahaian. Podemosek proposatutako erreforma hori ezinbestekoa da PSOErentzat Senatuaren betoa –Alderdi Popularrak gehiengoa dauka ganbera horretan- gainditu eta Estatuko Aurrekontuak onartzeko prozesua abiarazteko.

Pedro Sanchezen Gobernuak eta Pablo Iglesiasen taldek adostutako Aurrekontuak tramitatzeko prozedura hainbat hilabetez luzatuko dela aurreikusten da.

Ciudadanos eta PP batuta aritu dira orain arte eta Kongresuko Mahaian Egonkortasun Legearen erreforma tramitatzen hastea galarazi dute.

Alabaina, EFE agentziak zabaldu duenez, Ciudadanosek kasu honetan ez du oztopo gehiagorik jarriko eta astearte honetako bileran ez du zuzenketak aurkezteko epea luzatzea eskatuko, orain arte egin duten moduan. Alderantziz, osoko zuzenketa bat aurkeztuko dute eta, ondorioz, lege hori aldatzeko prozedura abian izango da.

Kongresuaren hiru bostenaren babesa izanez gero, Senatuak duen beto eskubidea gainditu ahal izatea proposatuko dute. Litekeena da proposamen hori atzera botatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE Ciudadanos Albisteak Aurrekontu Orokorrak