Politika -

Katalunia

Arrimadasi eta Albioli espetxera joateko gonbita egin diete preso independentistek

'Pribilegiorik ez' dutela egiaztatzeko, bisita egiteko deia egin diete Cuixart, Forn, Junqueras, Romeva, Sanchez eta Turull presoek. Albiolek iragarri du ez dela joango.

Protesta Lledoners kartzelaren atarian. EFEren artxiboko argazkia
Protesta Lledoners kartzelaren atarian. EFEren artxiboko argazkia
Protesta Lledoners kartzelaren atarian. EFEren artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lledonersko kartzelan "pribilegiorik" ez dutela egiaztatzeko, espetxean bisita egiteko gonbita egin diete zazpi preso independentistek Ines Arrimadas eta Xavier Garcia Albiol Ciutadans eta PPC alderdietako buruzagiei. Gutun bidez helarazi diete gonbidapena.

Oriol Junqueras, Raul Romeva, Jordi Turull, Josep Rull, Joaquim Forn, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart buruzagi independentistek sinatu zuten urriaren 30eko data duen eskutitzak, RAC 1 irrati kateak jakinarazi duenez.

"Ikusi dugunez, kartzelan dugun egunerokoa ezagutzeko interes handia duzue. Komunikabideetan egin dituzuen adierazpenak entzunda, argi dago ezagutzen ez duzuen egoera bati buruz ari zaretela", diote idatzian.

Gogorarazi dutenez, kargudunak izanda "bisita egiteko aukera" dute: "Gustatuko litzaiguke Lledonersera bisitan etortzea, bertatik bertara ikusi ahalko duzue pribilegiorik dugun. Gurekin hitz egin ahalko duzue, edo gurekin batera bizi diren presoekin".

Xavier Garcia Albiol Kataluniako Alderdi Popularreko buruak jada iragarri du ez dela Lledonersko kartzelara joango. "Ez naiz inongo espetxera joango preso independentistak bisitatzera. Ez dut horien zirku mediatikoan parte hartuko, ezta horien egoera arinduko ere", esan du Twitter bidez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Ciudadanos alderdia Eguneko albisteak Albisteak