Politika -
Batzarra Galizian
PPk Batasuna hauteskundeetan ez egotea espero du "ETA delako"
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak nabarmendu duenez, demokrazia ekintzekin adierazten da; ez hitzekin.
Erredakzioa
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak "Batasuna edo horren marka zuria", Sorturi aipamen eginez, hauteskundeetan ez egotea espero du, demokraziarekiko "konpromisoa" ez delako "hitzekin" frogatzen, "ekintzekin" baizik.
"Gaur egun espainiar guztiok uste dugu Batasuna edo horren marka zuria ETA dela; horregatik, ezin du Udaletan egon", esan du idazkari nagusiak asteburu honetan Galiziako hiriburuan egiten ari diren PPren batzarrean.
Demokrazia ekintzekin adierazten dela eta ez hitzekin berriz aipatu ostean, PPko idazkariak, oraingoz, Batasunaren ekintzak "hil, kaltetu, xantaia egin eta Zuzenbide-Estatua desorekan jartzea" izan direla gaineratu du.