Politika -

Lan egutegia ere iragarriko du

Currinen bitartekari taldeak bere proposamenak azalduko ditu gaur

Nazioarteko Harreman Taldea atzo batzartu zen lehen aldiz. Hainbat gatazkatan aditu diren bost pertsonak osatzen dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Harreman Taldeak, Euskadin bakea eta normalizazio politikoa sustatzeko Brian Currin abokatu hegoafrikarrak sortutako bitartekari taldeak, lan plana eta lehen proposamenak azalduko ditu gaur.

Currinek atzo aurkeztu zituen taldeko kideak. Bost pertsona dira, hainbat gatazkatan aditu, Ipar Irlandakoan, Palestinakoan eta Balkanetakoan, kasu.

Hain zuzen ere, hauek dira taldeko kideak: Silvia Casale kriminologoa eta Nuala O''Loan Lorden Ganberako kidea, Ipar Irlandako gatazkan adituak biak; Alberto Spektorowski irakasle judua, israeldarren eta palestinarren arteko bake-prozesuan aditua; Pierre Hazan unibertsitate irakaslea, Balkanetako gerretan aditua; eta Raymond Kendall Interpoleko zuzendari ohia, desarmean aditua.

Bostek denbora daramatzate Euskadira begira lan egiten, Lokarriren eskutik.

Atzo lehen bilera egin zuten Bilboko hotel batean, baina Silvia Casale eta Alberto Spektorowski ez ziren izan, agenda arazoak tarteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea