Politika -
Haren lana, "bidea erraztea"
Jaurlaritza ez da batzartuko Brian Currinen taldearekin
Idoia Mendia bozeramaileak uste du talde horrek ez duela "balioko ekarpenik" egiterik, eta Euskadiko eta Ipar Irlandako auziek ez dutela zerikusirik gaineratu du.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri du Patxi Lopez lehendakariaren Gobernuak ez duela onartuko Brian Currinek sustatutako Nazioarteko Harreman Taldearekin batzartzea.
Izan ere, bere ustez, taldeak ez du "balioko ekarpenik" egiterik, eta Euskadiko eta Ipar Irlandako egoerek ez dutela "zerikusirik" gaineratu du.
Gobernu bileraren ostean egindako prentsaurrekoan, Mendiak gogorarazi du Jaurlaritzak ez duela eskatu taldearen parte-hartzea, eta are gehiago, haren zerbitzua ez duela beharrezkotzat ikusten.
Bere esanetan, gainera, "euskal gizartea eta alderdi politikoak helduak dira herrialdearen etorkizuna elkarrizketaren eta akordioen bidez erabakitzeko".