Politika -

Diputatuen Kongresua

Rubalcabak uste du ETAren su-eten hau 'behin betikoa' izango dela

"ETAk bi tregoa luze egin ditu bere jarduera kriminalean. Orain hirugarrena da eta espero dut behin betikoa izatea; hala dela uste dut nik, behintzat", esan du, hain zuzen ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta Barne ministroak adierazi du ETAk urtarrilaren 10ean iragarritako su-etena "behin betikoa" izango dela.

"ETAk bi tregoa luze egin ditu bere jarduera kriminalean. Orain hirugarrena da eta espero dut behin betikoa izatea; hala dela uste dut nik behintzat", esan du, hain zuzen ere, Faisan auziaz PPk egindako galdera bati erantzuteko txandan.

Rubalcabak "istorio" bat kontatu nahi izan dio PPri. Hain zuzen ere, 1998ko tregoan, PPk ETArekin hitz egin zuela eta PSOEk hori babestu zuela gogorarazi dio, ondoren erakunde terroristak su-etena bukatu zuen arren.

Bere hitzetan, Barne Ministeriora iritsi zenean, berdin ez gertatzea jarri zion helburu bere buruari, eta ETA berriz antolatzea ekiditea agindu zien Segurtasun Indarrei.

"Atxiloketa asko egin ditugu, eta horregatik irabazten ari gara, ez geniolako sinesgarritasunik eman ETAri su-etenean, 98an gertatu zena errepikatzea galarazi genuelako", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea