Politika -

MANIFESTAZIOAK

Urtarrilaren 12an Bilbon eta Baionan egingo dira presoen aldeko manifestazioak

Aurten, bakearen artisauek eta Sarek elkarrekin egin dute deialdia. Bake prozesuaren abiadura 'aldatu beharra' dagoela eta presoen aldeko urratsak 'orain' eman behar direla esan dute.

Irungo Ficoban aurkeztu dute, gaur, mobilizazioa. Argazkia: EiTB.
Irungo Ficoban aurkeztu dute, gaur, mobilizazioa. Argazkia: EiTB.
Irungo Ficoban aurkeztu dute, gaur, mobilizazioa. Argazkia: EiTB.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Presoen eskubideen aldeko manifestazioak deitu dituzte urtarrilaren 12rako Sare plataformak eta bakearen artisauek. Baionan eta Bilbon egingo dira mobilizazioak, 17:00etan abiatuta, 'Bakegintza eta elkarbizitzaren bidean: orain presoak' lelopean. Armagabetzearen eta ETAren desegitearen ondotik, "orain presoen aldia izan behar duela" esan nahi diete Madrili eta Parisi.

Irungo Ficoban egin duten agerraldian, bakearen artisauek eta Sareko ordezkariek esan dute "bakearen bidea alde guztien eginkizuna dela". "Aktore guztien eginkizuna da, eta naiz eta giltza nagusia Estatuen esku egon, gizarte zibilak ere badu egoera aldatzeko bere eginkizuna", azpimarratu dute.

Deitzaileen arabera, prozesuaren abiadura "aldatu beharra" dago eta presoen aldeko urratsak "orain" eman behar dira. "Urgentziazko garaian sartuak gara! Presoen auzia konpontzeko unea etorria da", adierazi dute.

Iraganaz ezer baztertu eta ahaztu gabe egin behar dela bidea, eta "indarkeria guztien biktima guztiei" zor zaiela egia, errespetua eta errekonozimendua nabarmendu dute.

Deitzaileen iritziz, Euskal Herriak aukera du "aspaldiko urteetan posible izan ez zen elkarbizitza demokratikoa" lortzeko. "Presoen auzia konpontzeko abagunea etorria da. Salbuespen neurriak kendu behar dira, giza eskubide arruntak errespetatzea delako, gaurko egoera politiko berriak eskatzen duelako, eta bake orokor eta integral baten oinarria delako. Eta bihar, marko juridiko berri bat beharko dugu, bake prozesuari egokitua", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Presoak ETA Baiona Eguneko albisteak Albisteak