Politika -
Bidaia ofiziala
Jaurlaritzak 134.000 euro bideratu ditu Emirerrietara egindako bidaian
Euskal erankunde eta enpresen ordezkaritza baten buru izan zen lehendakaria urtarrilean egindako bidaia horretan.
Erredakzioa
134.275 euro bideratu zituen Eusko Jaurlaritzak Arabiar Emirerri Batuetara eta Qatarrera egindako bidaia ordaintzeko, Patxi Lopez lehendakariak UPyDk Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzundakoaren arabera.
Euskal erankunde eta enpresen ordezkaritza baten buru izan zen lehendakaria urtarrilean egindako bidaia horretan. Ordezkaritza horrek Arabiar Emirerri Batuetara eta Qatarrera egin zuen bidaia, ekonomia eta enpresa alorrean bilera garrantzitsuak egiteko eta herrialde horietako gobernuen arduradunekindu goi bilera egiteko.
Lehendakariarekin batera, Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak eta sail horretako zenbait sailburuordek, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta euskal mertaritza ganberen eta zenbait klusterren ordezkarik ere egin zuten bidaia.
Ordezkaritza osatzeko, 80 euskal enpresen zuzendaritza talde bat ere joan zen.
Bidaia horretako gastuak zehaztu ditu Patxi Lopezek: Doha, Abu Dhabi eta Dubaiko ostatu gastuak (36.140 euro), hegazkin-txartelak (65.037 euro), aireportuetara bidaiak eta herri barruko bidaiak (9.850 euro) eta Emirerrietan bizi diren euskaldunei harrera ekitaldia (23.285 euro).