Politika -
Sortu alderdi berria
Guardia Zibilak txostenak egitea 'gehiegizkoa' izan da, JpDren arabera
Jose Luis Ramirez Demokraziaren Aldeko Epaileen Elkartearen bozeramaileak gogorarazi du Poliziak eta Guardia Zibilak ez dutela "balorazio juridikoak egiteko eskumenik".
Erredakzioa
Jose Luis Ramirez Demokraziaren Aldeko Epaileen elkartearen bozeramaileak uste du Poliziak eta Guardia Zibilak Sorturi buruzko txostenak egitea "gehiegizkoa" izan dela, zeren segurtasun indarrek ez baitute "balorazio juridikoak egiteko eskumenik".
Radio Nacional de Españan egin dioten elkarrizketa batean Ramirezek azaldu duenez, Gobernua eta Fiskaltza izan behar dira lehenengo balorazioa egin behar dutenak, ez Polizia edo Guardia Zibila, haien betebehar "bakarra gertakariei buruzko informazioa ematea da".
"Txosten horiek ez dira lotesleak eta ezin dute balorazio juridikorik eduki, halakorik badu, gehiegizkoa da ezaugarri horiek dituen txosten batentzat", epaileen bozeramailearentzat.
Hori horrela, argi adierazi nahi izan du ez dagokiola Poliziari edo Guardia Zibilari ezker abertzalearen alderdi berria ETAren menpekoa den ala ez esatea.