Politika -

Konstituzioa

Politikoen aforamendua kargura murrizteko erreforma onartu du Espainiako Gobernuak

Sanchezek bilera sorta egingo du Parlamentuko alderdietako bozeramileekin erreforma aurrera ateratzeko.

Carmen Calvo Espainiako preidenteordea. Argazkia: EFE
Carmen Calvo prentsaurrekoan
Carmen Calvo Espainiako preidenteordea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuaren, diputatuen eta senatarien aforamendua karguaren ekitaldira murrizteko erreforma onartu du Espainiako Gobernuak; horretarako, Konstituzioaren 73 eta 102 artikuluak aldatu beharko ditu.

Carmen Calvo Espainiako presidenteordeak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, Konstituzioan egin beharreko aldaketa txikia da, eta "karguen funtzioetara murrizten da erabat, karguan diharduten bitartean soilik izango baitira forudun".

Proposamenak Estatu Kontseiluaren babesa daukala esan du Calvok; bestalde, datozen egunotan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bilera sorta egin gu Parlamentuko alderdietako bozeramaileekin, Parlamentuan neurria aurrera ateratzeko .

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak