Politika -

Omenaldia

Lehendakaria: 'Biktimen oroimena aintzat hartuz eraikiko dugu Euskadi'

ETAk orain 11 urte hil zituen Fernando Buesa sozialista eta bere bizkartzaina, Jorge Diez. Bien omenez ekitaldia egin dute gaur eguerdian, Gasteizen.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biktimen oroimena eta "gertatutakoaren egia" aintzat hartuz Euskadi "eraiki" egingo dutela esan du gaur Patxi Lopez lehendakariak. Bide horretan "okerrik ez egitea" espero du Lopezek, gauzak "ondo" egin nahi dituelako.

ETAk orain 11 urte hil zituen Fernando Buesa sozialista eta bere bizkartzaina, Jorge Diez. Bien omenez ekitaldia egin dute Gasteizen.

Lehendakariak azpimarratu duenez, biktimen oroimena sustatzeko ekitaldiak egin behar dira. Haien omenez egindako monolitoak "etorkizunera begira alerta zantzuak" izango dira.

Horregatik, Euskadi "biktimen orimena" aintzat hartuz eraiki egingo dutela berretsi du Patxi Lopezek.

Egungo egoera politikoaz, egindako bidea ez ahazteko eskatu du lehendakariak. "Egoera berri hau lortzeko oinarriak mantentzeko" deitu du Patxi Lopezek. Bere ustez, "jarraitu beharreko gida" dira oinarri horiek.

Ezker abertzaleari buruz ere aritu da lehendakaria. "Egia dela erakuts dezaten nahi dut, egin nahi dutela, demokraziaren garaipena suposatuko duelako horrek", nabarmendu du.

Hala ere, ETAk eragindako " laztura" gogoratu behar dela esan du lehendakariak, "justizia, konponketa eta oroimen ekimenak direlako".

"ETAk ez dio Fernandori aro berri hau ikusten utzi, baina une hau berea ere bada, gurea den moduan", esan du.

Ondoren Begoña Elorzak hitz egin du (Jorge Diez bizkartzainaren ama). Historia zeinek idatziko duen galdetu du, eta "Jorge hil zutenek" historia ez idazteko lan egin behar dutela gaineratu du. "Ausardiaz, ezin dugu hori onartu", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea