Politika -

Hauteskunde-inkesta

EiTB Focus: EAJ litzateke lehenengo indarra Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan boto asmoari buruzko inkesta, 2019ko udal eta foru hauteskundeetarako sei hilabete falta direnean.

EiTB Focus
EiTB Focus
EiTB Focus

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ lehenengo indar politikoa litzateke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan, hamaikagarren EiTB Focus inkestaren arabera. Euskal Irrati Telebistak abenduaren 16an, igandea, argitaratuko ditu datuak, 14:00etatik aurrera.

Euskal Autonomia Erkidegoko foru hauteskundeei buruzko datuez gain, herritarrek erakundeen kudeaketaz eta beren liderrez duten iritzia ere emango du ezagutzera.

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.750 pertsona (Gasteizen  400, eta Arabako gainerako udalerrietan 150; Bilbon 400 eta Bizkaiko gainerako udalerrietan 200; Donostian 400 eta Gipuzkoako gainerako udalerrietan 200).

La= ±% 2,34, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, % 4,00 Bizkaiko datuetarako, % 4,00 Gipuzkoako datuetarako, % 4,90 Gasteizko datuetarako, % 4,90 Bilboko datuetarako eta  ±% 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 21,9 euskaraz egin dira, eta gainerako % 78,1, gaztelaniaz.

Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2018ko azaroaren 23a eta abenduaren 3a bitartean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez.

Galdeketen batez besteko iraupena 6,17koa izan zen: motzenak 4 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 15 minutu.

EiTB Focus, albistegietako liderrentzat

EiTB Focusen helburua inkesten bitartez herritarren iritzia ezagutzea da, eta Euskadin albistegietako liderrak diren EiTB taldearen albistegietan lortutako datuak aztertzea.

14:00etatik aurrera emango dira ezagutzera, ETBko Gaur Egun eta Teleberri albistegietako lehen edizioan, baita Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak 2024