Politika -

KATALUNIA

Kataluniako buruzagi independentistak epaitzea berari dagokion ebatziko du Gorenak

Epaiketa aurreko auzia argitzeko saioan, epaiketa Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren egitea eskatuko dute defentsa abokatuek.

Auzitegi Gorena. Artxiboko argazkia: EFE
Auzitegi Gorena
Auzitegi Gorena. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako epaiketaren atarian, epaiketa aurreko auziak argitzeko saioa egingo dute gaur Auzitegi Gorenean. Epaiketa hasi aurreko azken pausoa izango da. Guztira, 18 buruzagi independentista eseriko dira akusatuen aulkian, matxinada, sedizioa, desobedientzia edota diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta.

Gaurko saioan, epaiketa Auzitegi Gorenean baino Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian egitea eskatuko dute defentsa abokatuek. Gorenak defentsen eskariari erantzundakoan, epaiketa hasteko prest utziko du auzia.

Aretoa ondorengo magistratuek osatuko dute: Manuel Marchena (presidentea), Antonio del Moral, Luciano Varela, Juan Ramon Berdugo, Andres Martinez Arrieta, Ana Maria Garcia Ferrer eta Andres Palomo.

Defentsa abokatuek beren idatziak aurkeztu zituzten aretoaren aurrean, Fiskaltzak, Estatuko Abokatutzak eta herri akusazio gisa diharduen VOX alderdiak zigor eskaeren behin-behineko idatziak plazaratu ostean.

Zure interesekoa izan daiteke: Kataluniako prozesuaren egutegi judiziala

Auzipetuak ez dira auzitegian izango hasierako saioan. Auzipetuak ez dira gaurko saioan izango. Dena den, ikusteke dago gose greba abiatu zuten lau preso Lledonerseko espetxetik Madrilera lehenago eramango dituzte ala ez. Jordi Sanchez ANCko presidente ohi eta Junts per Catalunyako diputatua eta Joaquim Forn, Josep Rull eta Jordi Turull kontseilari ohiek abenduaren 2an hasi zuten baraualdia.

Iturri judizialen esanetan, oraindik ez dute gai horri buruzko erabakirik hartu. Edozein kasutan, epaimahaiari dagokio azken erabakia hartzea. Auzipetuak epaiketara baldintza fisiko zein mental onetan iristen direla bermatu behar dute magistratuek.

Gose greba egiten ari diren horiez gain, behin-behineko espetxealdian daude Oriol Junqueras, Raul Romeva eta Dolors Bassa kontseilari ohiak, Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohia.

Auziak aurrera darrai, Auzitegi Gorenak atzera bota ostean epaimahaia osatuko duten bost magistratuak ezezteko defentsek egindako eskaera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Politika Kataluniaren independentzia Auzitegi Gorena bideoak Epaiketak albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Kataluniako prozesua zuzenean