Politika -

Gasteizen

Izpuran giltzapetutako Segiko kideen aldeko martxa galarazi dute

Halaber, pankarta bat zabaltzea ere ergotzi du Ertzaintzak; manifestazioa euren gain atilotxeko eta espainiaratzeko agindua duten zortzi kideen alde egitekoa zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bertaratutako agenteek manifestazioa egiteko asmoz bildu direnei epailearen debekatzeko erabakia jakinarazi diete. Horri erantzunda, horietako batzuk Ama Birjina Zuriaren enparatzan batu dira (bertan zen egitekoa martxa) eta protesta ohiuak bota dituzte.

Ertzainek pankarta bat zabaltzea ere eragotzi diete manifestariei. Geroago, bertaratutakoak aldentzen hasi eta alde zaharreko kaletan sartu dira.

Manifestazioa Auzitegi Nazionalak debekatu du ordu batzuk lehentxeago, Dignidad y Justicia elkarteak eskatuta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deitu baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea