Politika -

Operazioa Bilbon eta Galdakaon

Lau atxilotuek talde 'legal' bat osatzen zutela esan du Rubalcabak

Barne ministroak ez du zehaztu nahi zer atentatu egozten dizkieten atzemandakoei, eta "zuhurtzia" eskatu du. 200 kilo lehergai inguru topatu dituztela baieztatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministro eta lehen presidenteordeak baieztatu du Guardia Zibilak gaur goizaldean atxilotutako ETAko lau ustezko kideak talde ''legal'' (Poliziak fitxatu gabekoa) bateko kideak zirela.

Nolanahi ere, Rubalcabak ez du zehaztu nahi izan zer atentatu egozten dizkieten. "Bizkaian eta inguruetan" jazotako atentatu batzuk argitzen saiatuko direla baino ez du aurreratu. "Hori da esan dezakedan guztia, gauza gehiago aurreratzea gehiegi litzateke", nabarmendu du.

Terrorismoaren aurkako borrokaren iturrien esanetan, atxilotuek Eduardo Puelles poliziaburuaren aurkako atentatuan hartu zuten parte, 2009ko ekainaren 19an, Arrigorriagan.

Gaurko agerraldian, Rubalcabak adierazi du operazioaren garrantzia "oso handia" dela, eta ikerketa 2008ko azaroan Garikoitz Aspiazu Txeroki ETAko ustezko buruzagi militar ohia atzeman zutenean hasi zela.

Halaber, gaur atxilotuei "200 kilo lehergai inguru" atzeman dizkietela baieztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea