Politika -

Polizia-operazioa

Gobernuaren 'agendan puntu bakarra errepresioa' dela salatu dute

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak EAJ ere kritikatu du atxiloketak "txalotu" dituelako eta Gernikako Akordioaren "ibilbide orria betetzen hasteko garaia" dela aldarrikatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du "Espainiako eta Frantziako gobernuen agendako puntu bakarra errepresioa" dela eta Gernikako Akordioan adostutako "ibilbide orria betetzeko garaia" dela berretsi du.

AAMko ordezkariek prentsaurrekoa eman dute Bilbon atzo izan ziren atxiloketak salatzeko, bai ETAko ustezko kideenak bai Segiko gazteenak.

Julen Orbea bozeramaileak agiria irakurri du eta "Euskal Herriak bizi duen errepresio giroa" salatu du: Espainiako Estatuak "astez aste indarkeriarik basatienak jartzen ditu mahai gainean".

"Benetako prozesu bat gauzatzeko oinarriak jarri ditugu, konpromisoa ere bai", adierazi du Orbeak, Gernikako Akordioaren "ibilbide orria betetzen hasteko garaia" dela aldarrikatu aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea