Politika -

Salaketa

ETAko 21 presok gaixotasun larriak dituztela salatu du Jaiki Hadik

"Hainbat hamarkadatako bazterketa" pairatu izana deitoratu du elkarteak.

Presoen alde Donostian egindako manifestazio bat. Argazkia: EFE
Presoen alde Donostian egindako manifestazio bat. Argazkia: EFE
Presoen alde Donostian egindako manifestazio bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaiki Hadi mediku elkarteak ohartarazi du 21 direla gaixotasun larriak edota sendaezinak dituzten ETAko presoak, eta salatu egin du "hainbat hamarkadatako bazterketa" pairatu izana.

Abenduaren 31n, Fernando Grande Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak protokolo berri bat iragarri zuen, larri gaixorik dauden presoak askatzeko baldintzak arintzeko, baina betiere epaileen kontrolarekin.

Horren haritik, Jaiki Hadiko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute, eta deitoratu dute “Espetxe Zuzendaritzaren iritzia epaileenaren gainetik egotea”, preso bat askatzea erabakitzeko.

Hala ere, Marlaskak iragarritako protokoloa “aurrerapausoa” dela aitortu dute, orain arte baldintzak “oso zorrotzak” zirelako.

Iazko balantzeari dagokionez, Jaiki Hadik gogorarazi du iaz larri zeuden bi preso aske utzi zituztela: Manu Azkarate eta Jose Ramon Lopez Abetxuko. Hori bai, “arrazoi juridikoengatik” izan zela deitoratu dute.

Bestalde, Gurutz Maiza, Kepa Arronategi eta Joseba Erostegi gaixotasun larriak dituzten presoen “zerrenda publikoetan” gaineratu ditu Jaiki Hadik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak