Politika -

Udal eta foru hauteskundeak

Patxi Lopez: 'Ez dugu PPrekin dugun ituna hedatzea erabaki'

"Hiru kutxen (BBK, Kutxa eta Vital) bat-egitea, baina ondo eginda, nahi izan du beti Eusko Jaurlaritzak eta PSEk", adierazi du lehendakariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 22ko hauteskundeen ostean, PSEk "PPrekin dugun ituna hedatzea erabaki" ez duela adierazi du Patxi Lopez lehendakariak. Horren hitzetan, euren asmoa "irabazi eta gobernu aurrerakoi (PSEK gidatuta) gehiago lortzeko aukera ematen dietenekin itunak egitea da".

"Hauteskudeetan erabakiko dute biztanleek zein alderdiren artean egin daitezkeen ondoren akordioak; hitzarmen askotariko mosaikoa izan da eta oraindik bada Euskadi", azaldu du Patxi Lopezek EFEri eskainitako elkarrizketan.

Bi urteko agintaldiaren balantzea egin du lehendakariak. Bere aburuz, "Alakrana" askatu zutenean izan zen egunik onena eta Eduardo Puellesen hilketa, txarrena.

Kutxen bat-egitea Kutxen bat-egitea ere hizpide izan du Patxi Lopezek. "Hiru kutxen (BBK, Kutxa eta Vital) bat-egitea, baina ondo eginda, nahi izan du beti Eusko Jaurlaritzak eta PSEk", azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako kutxen bat-egitearen proiektu berriari buruz, "ez du bat-egitearekin inongo zerikusik", azaldu lehendakariak. "Batzordeak erabakitzen ditu beroan egindako bat-egiteak, ez administrazio kontseiluak", azaldu du Patxi Lopezek, "Kutxako batzordea izan zen BBKrekiko bat-egiteari ezetza eman ziona".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea