Politika -

Azken atxiloketak

Aralar: 'Aresek eta PSEk ezin dute giza eskubideei buruz irakatsi'

Ezenarroren hitzetan, Aralar ez du "inkomunikazioa" babesten "Espainiako Estatuan egun oraindik ematen den torturarako bost eguneko tartea ematen duelako".

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkidearen esanetan, "ez Rodolfo Ares ezta PSE-EE ere ezin dute giza eskubideei eta herri honek pairatutako minari buruz irakatsi".

Horrela erantzun dio Ezenarrok Aresek azken atxiloketen gainean esandakoak zuzentzeko egindako eskaerari. Aurreko astean, Aralarrek eta EAk azken atxiloketak "onartezinak" zirela eta gehiagorik ez egotea eskatu zuten idazki batean.

Ezenarroren aburuz, Aralarrek "egindako ibilbidea Alderdi Sozialistak berak ez du oraindik bukatu". Aurreko ostegunean, "Felipe Gonzalezek Estatuko indarkeria, GALeko Estatuko terrorismoa legitimatzeko esandakoak" gaitzetsi ez izana aurpegiratu die PSE-EEri."Herrialde honetako azken hamarkadetako biktima guztien sufrimendua aitortzen du Aralarrek eta pertsona guztien giza eskubideak defendatzea eskatzen jarraitzen du", azpimarratu du.

Ezenarroren hitzetan, Aralar ez du "inkomunikazioa" babesten "Espainiako Estatuan egun oraindik ematen den torturarako bost eguneko tartea ematen duelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea