Politika -
Paueko Auzitegia
Gregorio Jimenez ETAko kide historikoa espetxera bidali du Frantziak
Jimenez Morales asteartean atxilotu zuten Bidaxunen (Iparralde). ETAko kide historikoa espetxera bidali dute, Paueko Auzitegiak espainiaratu edo ez erabaki bitartean.
Erredakzioa
Gregorio Jimenez Morales El Pistolas ETAko kide historikoa espetxera bidali du Frantziak gaur. Atzo atxilotu zuten Iparralden. Madrileko Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua Paueko Auzitegiak aztertu bitartean, ETAko kidea kartzelan egongo da.
Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohiaren aurkako atentatu saiakeran parte hartu izana egotzi diote Jimenez Moralesi. El Pistolas Paueko Auzitegiaren aurrera eraman dute gaur. Espainiako euroagindua aztertzeko zain, behin-behineko espetxealdia ezarri diote, iturri judizialek jakitera eman dutenez.
Ostiralean galdekatuko du epaitegiak, iturriek erantsi dutenez. Euroagindua aztertzeko datuak eskuragarri izango ez dituztela uste dute iturriek, ondorioz, Jimenezen aurkako datu guztiak izan arte ez dute euroagindua aztertuko.
Euroagindu bat izapidetzeko prozedurek zenbait asteko iraupena izan ohi dute. Izan ere, akusatuak helegitea aurkez dezake espainiaratzea erabakitzen badute, eta baita Auzitegi Gorenaren aurrean errekurtsoa jarri ere.
Jimenez Morales Joseba Agirrebarrena Ruiz de la Cuesta Tarzan ETAko kide beteranoaren etxean, Bidaxunen, atxilotu zuten. Era berean, Ibai Agirrebarrena, haren semea, Segiko kidea goizean atxilotu zuten, Iparralden kale-indarkeria erasoak egitea egotzita.
Iñigo Ripoll kartzelara bidali dute
Bestalde, Iñigo Ripoll ETAko ustezko kidea espetxera bidali du gaur Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak. Aldi baterako espainiaratu zuen Frantziak, lehergaiak gordetzeagatik Espainiak epaitu zezan.
Banda armatuko kide izatea leporatzea baztertu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, izan ere, antzeko delitu batengatik zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Frantzian, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.