Politika -
ETAren ustezko laguntzailea
Eider Zuriarrain espetxera bidali du Moreno epaileak
ETAren ustezko laguntzailea atzo atxilotu zuten, Paueko Auzitegia martxoaren 1ean espainiaratzearen alde agertu ostean.
Erredakzioa
Eider Zuriarrain Mendiguren ETAko ustezko laguntzailea espetxera bidali du gaur Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak. Zuriarrain atzo atxilotu zuten Donibane Lohitzunen (Iparralde), 2010eko otsailean magistratuak igorritako euroagindua betez, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.
Zuriarrain atzo atxilotu zuten, Paueko Auzitegia espainiaratzearen alde agertu ostean, martxoaren 1ean.
Dagoeneko ETAren ustezko laguntzailea otsailaren 10ean atxilotu eta ondoren aske utzi zuten epaitegien kontrolpean.
ETAren ustezko laguntzailea Bilbon jaio zen 1979an eta iragan irailetik irakasle bezala lan egiten ari zen Baionako ikastolan. Zuriarrainek 2010eko otsailean ihes egin zuen Espainiatik, Ibai Beobide Arza ETAko ustezko kidea Villabonan atxilotu (Gipuzkoa) zutenean.