Politika -

Herritarren Kontseilua

Haustura saihesteko Errejonekin negoziatzea eskatu dute Podemoseko buruzagiek

Hala ere, erkidegoetako buruzagi batzuek Errejonen erabakia kritikatu dute, baina haren alderdiarekin akordio bat adostea beharrezko ikusten dute.

Podemoseko Herritarren Kontseiluko bilera. Argazkia: EFE
Haustura saihesteko Errejonekin negoziatzea eskatu dute Podemoseko buruzagiek
Podemoseko Herritarren Kontseiluko bilera. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemoseko Herritarren Kontseiluan hitza hartu duten buruzagi gehienek elkarrizketa, negoziazioa eta Iñigo Errejonekin ados jartzea eskatu dute, koalizio moreari kalte handiagoa egingo liokeen haustura saihesteko.

Bilerako iturriek jakitera eman dutenez, Jose Garcia Molina Gaztela-Mantxako idazkari nagusiak eta Alvaro Jaen Extremadurako buruzagiak Errejonekin hitz egiteko beharra azpimarratu dute. Biak Pablo Iglesiasen aldeko sektorekoak dira.

Nacho Escartin Aragoiko buruzagiak ere ondorio batzuen berri eman du kazetarien aurrean, bileratik atera denean.

Beste iturri batzuek erantsi dutenez, erkidegoetako beste buruzagi batzuek Errejonen erabakia kritikatu dute, baina haren alderdiarekin akordio bat adostea beharrezko ikusten dute, datozen hauteskundeetan lurralde guztietan irabaztera ateratzeko. Errejonek Manuela Carmenaren plataformarekin bat egin zuen koalizio morearen zuzendaritzari jakinarazi gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Pablo Iglesias Eguneko albisteak Albisteak