Politika -
TRAFIKO ISTRIPUA
'Dispertsioa politikak aurten eragin duen hirugarren istripua' salatu du Etxeratek
Jon Mirena San Pedroren bi lagunek istripua izan zuten larunbatean, bisitatik bueltan etxera zihoazela. Elkarretaratzeak deitu dituzte hurrengo egunetarako.
EITB.EUS
Etxerat presoen senideen elkarteak salatu duenez, Jon Mirena San Pedro preso bilbotarraren bi lagunek istripua izan zuten larunbatean, Herrera de la Manchan bisita egin eta bueltan zetozela.
16:30 aldera, euren aurretik zihoazen bi autok irrist egin zuten Pancorbo parean, elurra zela eta, eta horietako bat bidean gurutzatuta geratu zen. San Pedroren lagunek horietako bat jo zuten. Ez ziren zauritu baina kotxeak kalte handiak izan zituen eta taxiz itzuli behar izan ziren Euskal Herrira.
Urtea hasi zenetik gertatu den hirugarren istripua dela salatu du Etxeratek:
Astelehenean 18.30ean Deustun (Bilbo), 19:30ean Gasteizen eta 20:00etan Iruñean. Asteartean 19:30ean Arriagan (Bilbo) eta asteazkenean 19:00etan Boulevardean (Donostia).