Politika -

Proposamena lehendakariari

EAJk Sorturen parte hartzea bermatzeko ekimen bat adostea proposatu du

Iñigo Urkullu gustura agertu da Patxi Lopez lehendakariaren "jarrera aldaketa" dela eta, baina "kezkagarri" jo du Sorturen legalizazioa auzitegietan "atseden hartzen" uztea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak Legebiltzarrean alderdi guztien parte hartzea, baita Sorturena ere, bermatzeko ekimen bat adostea proposatu dio Patxi Lopez lehendakariari.

Buruzagi jeltzalea gustura agertu da Patxi Lopezen "jarrera aldaketa" dela eta, baina "kezkagarri" jo du legalizazioa auzitegietan "atseden hartzen" uztea.

Urkulluk uste du Patxi Lopezek esandakoa "Espainiako Gobernuko presidenteak gai horri buruz iragan astean esandakoaren" kontra doala.

EAJren presidenteak "txalotu" egin du "Sorturekiko jarrera aldatzea, PSOEren dotrina ofizialaren kontra doalako".

Urkulluk adierazi du "Euskadiren alde" lan egiteko garaia dela, eta ez direla "interes politiko eta elektoralak" jarraitu behar.

Buruzagi jeltzalearen esanetan, "euskal erakundeak erabateko parte hartzearen alde agertzeko garaia da". Horren harira, proposamena egin dio lehendakariari: ados dezatela Legebiltzarrean "ekimen bat, estrategia bat, normalkuntza politikorantz eta erabateko, hau da, alderdi guztien, parte hartzerantz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea