Politika -

Espedientea zabaldu diote

Paloma Zorrilla: Vox utzi dut, ez dute ulertzen senarrak eta biok ezberdin pentsatzea

'Ez nuen uste horrela pentsatzen zutenik', azaldu du EiTBko kolaboratzaile eta abokatuak. Duela bi aste afiliatu zen, baina espedientea zabaldu diote senarrak abortuak egiten dituelako.

Paloma Zorrilla, artxiboko irudi batean
Paloma Zorrilla.
Paloma Zorrilla, artxiboko irudi batean

Radio Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paloma Zorrilla abokatu eta EiTBko kolaboratzaileak Vox alderdia utzi du, afiliatu eta bi astera. Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean argitu duenez, Santiago Abascalen alderdiak espedientea zabaldu zion Jose Miguel Gurrea senarrak abortuak egiten dituelako. Horren aurrean, ultraeskuineko alderdia uztea erabaki du Zorrillak.

"Ez dute ulertzen senarrak eta biok ezberdin pentsatzea. Ni gaur egungo legearen kontra nago. Senarrak bere lanbide eta iritziak ditu", adierazi du.

Zorrillaren esanetan, "nazkagarria da Nafarroako Voxen jarrera. Esan didate eskandalagarria izan dela afiliatuentzat, baina jende askok aitortu dit lotsa sentitzen ari dela. Ez nuen uste horrela pentsatzen zutenik".

Horren arabera, "alderdiaren beste ideia batzuk" gustuko zituen, baina "Nafarroako foru erregimenari buruz duten iritzia ez dute argi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortuari Buruzko Albisteak Politika Albisteak Nafarroa Espainia bideoak Alderdi politikoak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Sendagileen albisteak Letraduen albisteak Matxismoa Vox Ultraeskuina