Politika -

Ahal Dugu Euskadi

'Espainiatik datozen uhinak' Euskadin eragina izaten ari direla esan du Ahal Duguk

"Euskadin blokeoa egoteko benetako arriskua" dagoela ohartarazi du Martinezek, "Jaurlaritzaren arduragabetasun faltak eraginda". "Hitzarmenak lortzeko prest egotea" eskatu dio Exekutiboari.

Lander Martinez, Gasteizko egoitzan / Argazkia: EFE.
Lander Martinez, Gasteizko egoitzan.
Lander Martinez, Gasteizko egoitzan / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ahal Dugu Euskadiko idazkari orokor Lander Martinezek ohartarazi duenez, "Pablo Casadoren PPk eragindako krispazio" egoeraren "uhinak" Euskadiko politikara heltzen ari dira. "Euskadin blokeoa egoteko benetako arriskua" dagoela uste du, "erakundeen lana geldiaraziko duena eta Euskadiko pertsona askori eragiten dieten arazoei konponbideak jartzea eta gizarte bezala aurrera egitea galaraziko diguna".

Gasteizko egoitzan egindako ekitaldi politikoan, Martinez kezkatuta agertu da Madrilgo manifestazioagatik, "Estatua bitan zatitzea eta polarizaziotik etekin politikoa ateratzea bilatzen duelako". Esan duenez, Casado eta Marotoren PPk deitu du "bere azken ustelkeria kasua estaltzeko".

"Alderdi politikoek ez dugu errealitatea zuri-beltzean margotu behar. Casadoren PP egiten ari den bezala, ñabardurei bizkarra ematea, eta Ciudadanos eta Voxeko aliatuek herritarrek aspaldi utzitako iraganera bidaltzen gaituzte berriz; Euskadik gaindituta daukan iraganera. Ez dugu onartzen haien demagogiak gure elkarbizitza kaltetzea", esan du.

"Espainiako egoera politikoaren uhinak Euskadiko politikara heltzen ari dira, modu desberdinetan", ohartarazi du Martinezek.

"Ematen du EAJk hauteskunde igande handiagatik kezkatuago dagoela, Euskadin akordioak lortzeaz baino; PSE, Euskadin profilik gabe, Pedro Sanchezen etorkizunari lotuta dago; Euskadiko PP, Casadoren estrategiak markatuta, ez du hitzarmenik bilatuko eta ahal duen guztia ezegonkortzen saiatuko da; EH Bildu, bitartean, kosta ahala kosta EAJrekin hitzarmenaren argazki bat atera nahian dabil, subiranotasunaren aldeko fronte bat hasteko eta Espainiako egoerari aurre egiteko", uste du.

Egoera horren aurrean, Ahal Duguren ustetan, "Euskadin blokeoa egoteko benetako arriskua dago, "erakundeen lana geldiaraziko duena eta Euskadiko pertsona askori eragiten dieten arazoei konponbideak jartzea eta gizarte bezala aurrera egitea galaraziko diguna".

"Aste honetan ikusi dugu Euskadi blokeo egoeran sartzen ari zela, Eusko Jaurlaritzaren arduragabetasunak eragindako blokeoan. Elkarrizketaren gobernua deitzen diote beren buruari, baina gero negoziatzea informatzearekin nahasten dute", kritikatu du.

Zentzu horretan, ohartarazi du "legealdiari geratzen zaion hilabeteetan gehiengoak bilatzea konstantea izango dela, eta Jaurlaritzak hautatu beharko du Euskadik duen behar honen aurrean bere burua non kokatzen duen". "Modu zintzoan eta hitzarmenak lortzeko borondatearekin joka dezake, ala bestela, Eusko Legebiltzarreko negoziaketak hauteskunde bataila-eremu bezala erabili ditzake", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Lander Martinez Hierro