Politika -
Legez besteko proposamena
PPk dio Sorturi buruzko proposamena PSE-PP itunaren kontra doala
Borja Semperrek esan du PSEren Legebiltzarreko ekimena "leialtasunaren kontrakoa" dela "erabat".
Erredakzioa
Borja Semper Gipuzkoako PPren presidenteak esan du PSE-EEk Sorturi buruz Legebiltzarrean aurkeztu duen legez besteko proposamena bi alderdiek "aldaketarako sinatu zuten itunaren kontra" doala.
Jose Antonio Pastor bozeramaile sozialistak legez besteko proposamena sinatu zuen atzo Sortuk legezkoa izan daitekeela "erakutsi" dezan.
PPren buruzagia "haserretuta" agertu da ekimena "leialtasunaren kontra" doalako, izan ere, PSE-EEk ez die popularrei gai hori aipatu ere egin.
"PSE-EErekin sinatu genuen akordioak Batasunarekin eta ETArekin exijenteak izateko helburua zuen, beraz, ekimen horrek kolokan jartzen du ituna", berretsi du PPren legebiltzarkideak. Hori horrela, "proposamena baztertzeko" eskatu die sozialistei.