Politika -
Froilan Elesperi omenaldia
PSEk 'ETAren krudelkeriaren aztarna gehiagorik ez egotea' espero du
Froilan Elesperi Lasarte-Oriako hilerrian egindako omenaldian alarguna, seme-alabak, iloba eta agintari sozialista ugari bildu dira.
Erredakzioa
Gipuzkoako PSE-Eek Froilan Elespe Lasarte-Oriako zinegotzia omendu du herriko hilerrian lore eskaintza bat eginez. Elespe ETAk hil zuen gaur hamar urte.
Jesus Zaballos alkateak adierazi duenez, sozialistek etorkizun berria nahi dute, "zentzurik gabeko hilketatik salbu, ETAren krudelkerien aztarnarik gabekoa".
Omenaldian Elesperen alarguna, seme-alabak eta iloba izan dira, hainbat agintari sozialistekin batera: Rodolfo Ares eta Gemma Zabaleta eta Iñaki Arriola sailburuak, Jesus Eguiguren PSE-Eeko presidentea eta Miguel Buen Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaia, besteak beste.
Zaballos alkateak hiltzaldian esan duenez, Euskadin "itxaropenerako garaia bizi dugu". "Edozein gauza datorrela ere, Froilan, ez iza zalantzarik, zurekin izango gara, egunero, urteak joan eta urteak etorri", adierazi du alkateak. "Gure nahia pertsona gehiago omendu beharrik ez izatea da, zure familiak jasan duen sufrimendua beste familia batek jasan behar ez izatea", gaineratu du.