Politika -

Espetxe Zuzendaritza

Hiru preso Logroño, Soria eta Iruñeko espetxeetara eramango dituzte

Xabier Agirre Ocaña II kartzelatik Logroñora eramango dute. Unai Fano zigorra Algecirasen betetzen ari da, eta Soriara lekualdatuko dute. Azkenik, Xabier Sagardoi Soriatik Iruñera ekarriko dute.

Presoen aldeko manifestazio bat. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Hiru preso Logroño, Soria eta Iruñeko espetxeetara eramango dituzte
Presoen aldeko manifestazio bat. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko beste hiru preso lekualdatzea adostu du Espetxe Zuzendaritzak. Logroño, Soria eta Iruñeko espetxeetara eramango dituzte.

Barne Ministerioko Espetxe Zuzendaritzak jakitera eman duenez, Xabier Agirre Ibañez, Unai Fano Aldasoro eta Xabier Sagardoi Lana presoak lekualdatuko dituzte.

Gobernu sozialistak ETAko hogei preso Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara lekualdatu ditu zortzi hilabetean, eta bi hurbildu ditu EAEko espetxeetara, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak ostegunean zehaztu zuenez.

Xabier Agirre Ibañez Ocaña II espetxetik Logroñora eramango dute. 2016ko urtarrilaren 19an espetxeratu zuten, eta 6 urte eta sei hilabeteko zigorra betetzen ari da, agiri publikoak faltsutzea eta talde armatuari laguntzea egotzita.

2020ko azaroan zigorraren lau herenak beteko ditu, indarkeriari uko egin dio eta espetxe legea onartu du. Ocaña II Kartzelako Zigor Batzordeak hurbiltzea proposatu du, familia loturengatik.

Unai Fano Aldasoro zigorra Algecirasen betetzen ari da, eta Soriako espetxera eramango dute.

2008ko abenduaren 18an espetxeratu zuten, eta 19 urte eta 13 hilabeteko zigorra betetzen ari da erakunde terroristako partaide izatea, lehergaiak edukitzea, agiriak faltsutzea, armak zilegi ez den moduan edukitzea eta ibilgailuak lapurtzea leporatuta.

Zigorraren hiru laurdenak 2024ko urtarrilean beteko ditu, eta indarrean dagoen espetxe legea onartu du. Senideengandik hurbilago egoteko lekualdatzea proposatu du Algeciraseko Kartzelako Zigor Batzordeak.

Xabier Sagardoi Lana Soriatik Iruñera ekarriko dute. 2013ko irailaren 30ean kartzelatu zuten, eta 6 urteko zigorra betetzen ari da legez kanpo elkartzeagatik.

2017ko urrian zigorraren hiru laurdenak bete zituen, eta Soriako Kartzelako Zigor Batzordeak 3. gradura pasatzea eta gerturatzea proposatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñeko argazkiak Nafarroako albisteak Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Logroño azken ordukoa